Anguila.jpgAingira.jpg



Ikaslea Unai Durán
Data 2008-05-15



Aingira

Aingira suge itxura duen ur gezako eta geziko jan daitekeen arraina da. Arrain honek gorputz zilindrikoa du, buru luzexka eta bi begi borobiltsu. Beheko mandibula goikoa baino ateratagoa du eta bere hortzak txikiak dira. Uretan bizitzen denez, bere aletak garatuak ditu eta brankiak bertikalak eta txikiak ditu.

Aingira orojalea da, algak, intsektuak krustazeoak eta batzutan, beste aingira batzuk jaten dituztelako. Gainera gaueko animali bat da, hau da, gauena ehizatzen duela gehienetan. Gauean atera eta harkaitzetan ezkutatuz bere presa jarraitzen du erasotzeko.

Ugaltzeko prozesua nahiko konplexua da; udazkena heltzen denean bizi den ibaitik itsasora jaisten da eta hor bikotea bilatzen du. Aurkitzen duenean berehala ugaltzen dira eta ugalketa prozesua bukatzean aingira harrak hil egiten da. Orduan emeak ezkutaleku bat bilatzen du, arrautzak jarri eta, harra bezala, hil egiten da.

Bizilekuaren aldetik ez du problemarik, ia edozein lekutan bizi daitekeelako eta tenperatura ezberdinetara egokitzeko ahalmen handia duelako. Gainera ur gezan naiz gazian bizi daiteke. Aingira bentonika da, hau da, ur hondoan bizi dela. Baina gehienetan ezin dute hondora joan, lokatza eta area nahiago dutelako.

Aingiraren arrautzatik larbak ateratzen dira. 1 edo 2 urtetan larba hori aingira bihurtzen da eta orduan ibaietara joaten da. Ibaietan daudelarik helduak izatera itxaroten dute ( harrak 6-12 urte eta emeak 9-20 urte) eta helduak direnean ugaltzeko prest daude ziklo hori berriz hasteko.

Mota ugari daude munduan zehar: aingira horia, gorria edo zilar kolorekoa, Europan adibidez edo espinosa, berdea edo koralekoa Asian. Baina naiz eta ezberdinak izan guztiak dituzte ohitura berdintsuak eta orokorrean bere artean ondo konpontzen dira. Hala ere batzuetan gatazkak izaten dituzte, ugalketa sasoian batez ere.

Aingira lau urte egon daiteke ezer jan gabe, bere gorputzeko %25 koipea delako eta hori erabil dezake elikagai modura eta batzuk deskarga elektrikoak eman ditzakete pertsona bat hiltzeko modukoa.