aguila_real.jpgArranoa.jpg



Ikaslea: Victor Pla
Data: 08-5-15




“ARRANO ERREALA”
“AQUILA CHRYSAETOS”

DEFINIZIOA:

Arrano erreala ezagutzen dugu “AQUILA CHRYSAETOS” bezala. Hegazti hauek, oso ezagunak dira harraparien munduan. Arrano erreala, Europa osotik aurki dezakegu. Eta ehizatzeko oso baliagarriak dira. Espainian estatuan, 1.500 bikote daude gutxi gora behera.

UGALKETA:

Arrano Errealak, monogamoak dira. Eta beraien inguruetan, habi bat baino gehiago dute. Arranoak, habiak egiten dituzte bai zuhaitzetan, harrietan eta labarretan. Habiak metro eta erdi inguruko altuera du, eta bi metroko zabalera eduki dezake. Ugalketa momentua, Urtarrila eta Martxoaren artean izaten da.

Amak 45 egun egon daitezke arrautzak txitatzen. Bat-bi arrautz jar ditzake. Bi arrautza jartzen baldin baditu, lehenik ateratzen dena, gurasoengandik balio gehiago jasango du. Eta 50 egunetan lehen hegaldiak egingo ditu; bestea, berriz, hiltzen utziko dute. Txikiari, gurasoek jana emongo diote euren habian, gehienbat, hegaztiak jango ditu.

MOTAK:

Sei Arrano ezberdintzen dira, Arrano Errealen artean:
1. A. Homeyeri: Iberiar penintsulan eta Afrikako iparraldean kokatzen da.
2. A. Daphanea: Asiaren erdialdean aurkitzen da.
3. A. Japonica: Korea eta Japon.
4. A. Kamtschatica: Siberian kokatzen da.
5. A. Canadensis: Ipar Amerikan, Behe Kalifornian eta Sonorako desertuan.
6. A. Simurgh: Kretako Irlan.

ELIKADURA:

Arrano Erreala, ornodunez eta hegaztiez elikatzen da. Narraztiez, anfibioez, araknidoez eta arrainez ere elikatzen dira. Neguan, sarratzez elikatzen da. Hegaz doan bitartean, beste hegazti harrapakari bati, beren harrapakina kentzea arrunta da.

ZATIAK ETA EZAUGARRIAK

Arrano emea handiagoa da, 75 – 88 cm altuera eduki dezake.Hegoak 205- 220 cm-ko zabalera daukate. Arrek 4-4,3 kg artean pisatzen dute; emeeak berriz, 5–6kg. Lumek gaztain kolorea dute, burua eta lepoa izan ezik, urre kolorea baitute. Sorbaldan eta buztanean lumaia zuria da. Arrano Errealaren armak, hauexek dira:
  • Hatzapar oso gogorrak
  • Bista oso zorrotza
  • Indar asko
  • Mokoa gako modukoa dauka