zorro.JPGAzeria.jpg




Ikaslea NEKANE ARGUELLO
Data 08-5-15




DEFINIZIOA:

Azeriak, dakizuenez, beste animalia baten antza du. Ba al dakizue zein animaliaren antza duen? Ba bai, txakurraren antza. Azeria ere ugaztuna da, hau da, emeak kumeak titietatik elikatzen ditu.

EZAUGARRI FISIKOAK:

Azeria animali ertaina da eta bere burua luzeska du.Bere hankak ez dira oso luzeak baina oso finkoak eta gogorrak dira; horregatik, bidaia luzeak egin ahal ditu egunean zehar. Buztana oso luzea da; gehien garatutako zentzuak entzumena eta usaimena dira.

ELIKADURA:

Azeria animali haragijalea da; honek esan nahi du, haragia jaten duela. Batzuek ere fruitu ete barazki batzuk jaten dituzte, batez ere udazkenean.

Azeria animali harraparia da, hau da, bere elikagaiak ehizatzen ditu; batez ere, animalia txikiak, arratoiak adibidez.

external image Auzoka76_22_Azeria.jpg UGALKETA:

Gure faunako animali hau sexuala da; hots, arra eta emea behar direla kumeak edukitzeko. Emeak 3-6 kume eduki ahal ditu udazkenean, eta amak kumeak babesten ditu urte batera heldu arte.

HABITATA:

Ugaztun hau basoetan bizi da.Egunean zehar bere babeslekuetan daude eta gauez ehizatzera ateratzen da. Normalean bere habitata kobazuloak edo lurrean egindako zuloak dira.

MOTAK:

Munduan hiru azeri mota daude:

  • Azeri artiarra(Ameriketakoa)

  • Fenek azeria (Afrikako basamortukoa)

  • Ezagunena azeri gorria (Asiakoa)

BITXIKERIA:

Aninali hau gaueko animalia da; hau da, gauez ateratzen da eta egunez bere babeslekuetan ezkutaturik dago. Jendeak pentsatzen du azeria animalia arriskutsua dela baina oso oker daude azeria gizakiarengandik babesten da eta horretarako azeriak eraso egin behar du. Honetarako arriskutsuena den azeria Fenek azeria da, Asiakoa.

OHITURA:

Gauez ehizatzera ateratzen da eta bere semeak babesten ditu umeak urte batera heldu arte. Beste ohitura batzuk bere kumeak babestea eta elikatzea urte oso batez.