vacas_dehesa.jpgBehia.jpg



Ikaslea Nerea Garcia
Data 2008-V-15





DEFINIZIOA
:

Kaixo lagunok behia guztiok ezagutzen dugun animalia bat da. Euskal Herrian oso ezaguna den bobidoen familiako ugaztun ungulatu belarjalea den animalia da, hau da, amaren sabeletik ateratzen dela, belarra jaten duen eta lau hanketan egoten den animalia da.

EZAUGARRIAK:

Behitik, txerriekin batera, elikagai asko ateratzen ditugu; batez ere, esnekiak, hau da, gazta,esnea…eta horrelako gauzak. Baina okela ere ateratzen dugu; badakizue, xerrak… horregatik dira hain famatuak hemengo txuletoiak. Baina behitik larrua ere probetxatzen dugu


ELIKADURA:

Animalia hauek belarjaleak dira; hau da, belarra jaten dute. Horregatik beraien zaindaria mendira bidaltzen ditu han belarra fresko-fresko dagoelako. Baina neguan ukuiluetan daudenean, pentsua jaten dute.

UGALKETA:

Behiek ez dute urtaro berezirik ugaltzeko baina, batez ere, udan ugaltzen dira. Behiak oso bitxiak dira zentzu horretan zeren haurdunaldiak urte batez iraun dezakeen. Behi bakoitza zenbat urte edo ilabete dituen arabera izen bat edo beste bat eduki ahal du:

  • BEHIA eme heldua
  • ZEZENA ar heldua
  • IDIA ar zikiratua
  • TXAHALA kumea
  • BIGABTZA 3-12 hilabetekoak
  • BIGA 1-3 urtekoa

OHITURAK:

Gehienak jaten ematen dute egun osoa. Horregatik ,bizi dira mendian. Baina ukuiluetan ere bizi ahal dira, animalia hau etxe-aberea delako,hau da,etxean edo ukuiluetan bizi dira. Batzuk zama animalia bezala erabiltzen dute gauzak garraiatzeko.


MOTAK:


Mundu osoan zehar ezagutzen dira behiak. Herrialde bakoitzak bere espezieak ditu bereziki, baina orain soilik Espainiako batzuk aipatuko ditut:


  • Betizua
  • Lidia
  • Montzina
  • Piriniokoa
  • Rubia gallega
  • Pajuna edo Serrana

Hauetaz aparte, askoz gehiago daude.

BITXIKERIAK:


Beno eta agur esateko bitxikeria batekin utziko zaituztet:

Orain jende guztia aldaketa klimatikoarekin atzera eta aurrera dabilenez, hau esango dizuet. Bazenekiten behien puzkerrak oso kutsagarriak direla? Ba bai, dirudienez CO2 asko botatzen dutelako da.