elefante_y_cria.jpgelefantea.jpg



Ikaslea: Ainara Palacios
Data: 08-5-20






Definizioa:
Elefantea gorputz sendoa, begi txikiak eta belarri zabalak dituen proboszidoen familiako ugaztunik handiena da.

Motak:
Lurrean bi elefante mota geratzen dira bakarrik: Asiakoa eta Afrikakoa.

Ezaugarriak:

Asiako elefantea 7 m luze eta 3 m garai izatera hel daiteke, Afrikakoa berriz tamainaz handiagoa da (4 m garai) eta belarri zabalagoak ditu. Belarriak tamainaz ezberdinak izan arren elefante guztiek entzuteaz gain haizea emateko erabiltzen dituzte, abanikoak izango baziren bezala. Bestalde begi oso txikiak dituzte horregatik ez dute oso ondo ikusten.

Tronpa:

Ikusgarriena bere tronpa da, 2 m baino gehiago neur dezakeen luzera daukalako. Alde batetik sentikorra da eta bestetik oso indartsua, esaterako pisuak lekuz aldatzeko, elikadura lortzeko eta gorputza dutxatzeko balio du dastamenaren eta usaimenaren zentzuak tronpan baititu. Horrez gain organo honek forma guztiak hartzen ditu eta lehorteetan tronpa lur azpian sartuz ura aurkitu dezake.

Elikadura:

Elefantea belarjalea da, hau da, belarra eta landareak jaten ditu. Bere gorputza elikatzeko, egunero 300 kg jan behar ditu eta 100 l isurkari baino gehiago edan behar ditu ere.

Ugalketa:
Ugaztun guztiak bezala elefante umeak ez dira arrautz batetik jaiotzen amaren zabeletik baizik. Arrak eta emeak ernaltzeko elkartzen dira bakarrik . Horretarako ernaltze gaitasuna izan behar dute, hau da, arrak emearengan izaki berri bat sortzeko gaitasuna, arrarena 20 urterekin hasten da emearena ordez 16 urterekin. Haurdunaldi bakoitzak 20-22 hilabete irauntzen ditu, animalia guztietatik haurdunaldi luzeena daukate, haurdunaldi bakoitzean kume bat jaiotzen da bakarrik 100 kg pisatzen duena eta 1 m luzera duena.

Familia:

Elefante emeak eta arrak ez dira elkarrekin bizi. Arrak gehienetan bakarrik bizi dira, baina batzuetan binaka edo hirunaka egoten dira ere. Emeek aldiz haien artean familia txikiak sortzen dituzte elefantea gazteak, haien amak, izekoak eta amamak osatuta, zaharrenak gidatzen duena. Arrak gutxi gora behera 6 urte dituenean familia utzi egiten du bakarrik bizitzera pasatzeko.

Bitxikeriak:

Animalia honek ura oso gogoko du, gainera igerilari trebea da, bainua hartzerako orduan ibaia edo lakua sakonegia bada, gorputz guztia ur azpian duelarik tronpa jasota arnasa har dezakeelako.

Desagertzeko arriskua:
Afrikako zein Asiako elefanteak galtzeko arriskuan daude gizakiak haien letaginak lortzeko hiltzen dituztelako. Horrez gain haiek bizi diren basoak eta inguruak apurtzen dituzte. 1900. urtean 5 edo 10 milioi elefante zeuden baina orain 400.000-500.000 elefantea geratzen dira soilik.