errinozeroa.jpg



Ikaslea Adrian Garcia
Data 21/5/08



rinoceronte_negro.jpgERRINOZEROTIDOEN FAMILIAKO **UGAZTUN** PERISODAKTILOA

EZPEZIEAK:
Fosilek esaten dutenez, 170 espezie aurkitu ditzakegu errinozeronte familian, baina hauetatik gaur egun bakarrik 5 espezie daude: Errinozeronte beltza (Diceros bicornis), errinozeronte zuria (Ceratotherium simun), errinozeronte indiarra (Rhinoceros unicornis), Javako errinozerontea (Rhinoceros sondaicus) eta Sumatrako errinozerontea (Dicerorhinus sumatrensis).
HABITATA:
Errinozeronte beltzaren habitata Afrikako oihan tropikaletan aurkitzen da, kopuru handiena Kenian, Hegoafrikan; errinozeronte zuria, baita ere, Afrikan bizi da, sabana lehorretan; errinozeronte indiarra India eta Nepaleko eskualde lauetan aurkitzen da. Javako errinozerontea Java eta Vietnamen bizi da lautadako oihan tropikaletan eta Sumatrako errinozeronteak Asiako hego-ekialdeko oihan tropikal menditsuetan du bere habitata.
EZAUGARRIAK:

Elefantearen atzetik, errinozerontea munduan bizi den lurreko animalia handiena da, batez ere zuria. Bere ezaugarririk nabariena bere tamainua da. Arrak 4 metrorainoko gorputz-luzeera eta 1,9 metroko altuera lor ditzake. Pisua 800kg –tik 2 tonara izatera irits daiteke, gutxien pisatzen duena Sumatrako errinozerontea da eta gehien pisatzen duena errinozeronte beltza da. Biziraupena 32 eta 45 urte bitartekoa da. Gutxien bizi dena Sumatrakoa da.
BESTE EZAUGARRIAK:
Beste ezaugarriren bat, oso nagusia, adar bat edo bi dituen buru luzea izatea da. Adar bat luzeagoa da bestea baino eta bata bestearen atzean dago kokatuta. Aurreko aldean dagoena metro eta erdikoa izan daiteke. Gorputza sendoa da, azala lodia, zimurra, eta ia ilerik gabe. Koadrupedoa da, hankak motzak dira eta hiru behatzez hornituta daude. Oinetan apoak dituzte eta hirugarren behatza oso garatuta dago, lehena eta bosgarrena desagertuta daude eta bigarrena eta laugarrena enulduta.
ELIKADURA:
Guztiak herbiboroak dira, batez ere belarjaleak. Dieta animalia horren neurriarekin lotuta dago, elikagai asko behar du bolumena mantentzeko eta denbora gehiago egiten du jakiak hestean zehar.
UGALKETA:
Zenbat aldiz egiten duten sexu-lanari buruz, errinozeronte beltzak ordu erdi ematen du eta batzuen ustez hori da animalia horren adarrak afrodisiakotzat hartzeko arrazoi bakarra. Emearen ernaldia 15-16 hilabetekoa da, Sumatrako errinozerontearen ernaldia izan ezik, (7-8 hilabetekoa). Emeak, orokorrean bakarrik erditzean kume bat du. Kumea hiru egun jaio eta gero iadanik bere emearen atzean ibil daiteke.
EHIZAREN ERAGINA:
Errinozeronte-espezie guztiek jasan duten ehizaren eragina, azken hogei urteotan izan duen beherakada nabarmena izan da (%95 edo 98 ingurukoa). Merkatu beltzean errinozerontearen adar batek 10.000 $ balio dezake. Txinako merkatura saltzen dira, afrodisiako modura eta medikuntzan errinozerontearen produktuak erabiltzen dira (adarrak batez ere) sukarra eta gripea sendatzeko.