huron.jpgHudoa.jpg



Ikaslea: Arantza Ortega
Data:08/5/19




DEFINIZIOA:

Hudoak ez dira animalia marraskariak, hau da, bi ebarkortz dituzte bi aldeetan mandibulan, askok uste duten moduan: Mustelidoa da, hau da, haragijaleen taldekoak, igaraba, mofeta eta bisoiaren antzera
, hortik bere izen izen zientifikoa Mustela furoa izatearena.

Europan (adituen aburuz, hudoen jatorrizko lurraldea) tira handia izatea lortu zuten, etxeetatik arratoiak eta saguak uxatzeko adiskide paregabe bilakatu zirelako, besteak beste.

EZAUGARRI NAGUSIAK:

Jaiotzean guztiak tamaina eta itxura berekoak dira. Heldutasuna lortzean, aldiz, arrek 40-45 cm-ko luzera (muturretik isatsera) eta 1,5-2,5kg-ko pisua lor dezakete eta emek, ostera, 40cm inguruko luzera eta 750g-1,5 kg-ko pisua. Era berean, emeek harrek baino mutur luze eta zorrotzagoa izaten dute orokorrean.

ELIKADURA:

Elikadurari dagokionez, denetarik jateko prest daude, ez baitiote ia ezerri muzin egiten; baina albaitarien arabera, egokiagoa da euren eguneroko dietan bere janari berezia ( katuen antzekoa ) soilik izatea (noizean behin okela edota barazkiak jan ditzakete) baina haragijaleak dira.

MOTAK:



  • Sable marroia: hanka beltzak edo marroi iluna eta sudur marroia edo larrosa dituztenak.
  • Txokolatea: Hanka marroiak eta gorputz krema kolorekoak.
  • Txanpan /Kanela: gorputz gorri areduna.
  • Plateatua: gorputz zuria ile beltzekin
arantza.jpg
UGALKETA:

42 aste egoten dira amaren barruan eta 17 ume izan ahal dituzte. Umeek jaiotzerakoan ez dute ilerik.

OHITURAK:

Orokorrean, 15-20 ordu egiten dute lo egunero, eta lo ez daudenean, kaiolatik ateratzeko irrikitan egoten dira, jendearekin jolastea oso gustukoa baitute. Hala ere, euren kabuz etxeko bater guztiak miatzea ere ikaragarri gustatzen zaie.

BELDURRAK:

Izututa edota urduri sentitzen direnean, usain ezatsegin bat askatzen dute uzkitik. Hala eta guztiz ere, kirats hori sortzen duten guruinak ebakuntza sinple baten bitartez ken daitezke (orokorrean ebaqkuntza hori izan gabeko hudoak ez dira saltzen, salgai dagoen hudoa kumea izatearen kasuan izan ezik).